Bi Ta Piku: Artea: moda eta nortasuna; hori da jarrera
Hiru lagun eibartarrek osatzen dute Bi Ta piku: Jone Bengoa Urizarrek, Marta Marina Larrañagak eta Uxue Igarza Loiolak. Izenak badu hiru izatearekin zerikusia; izan ere, marka bera hiruren artean sortua den arren, ez dira beti batera lanean egoten; hortik, Bi Ta Piku. Artisautza dute oinarri, haiek serigrafiatzen baitituzte kamisetak tailerrean. Artea eta moda uztartzen dituzte nortasuna eta jarrera adierazten duten jantzietan.
Bi Ta Piku denda
Eibarko tailerrean serigrafiatzen dituzte kamisetak, eskuz. Etengabeko ikasketan dabiltza, hirurak, teknika horrekin. Eta horrekin lortzen dituzte diseinu original eta sortzailedun kamisetak, irudi deigarriak eta estilo grafiko bereizgarria duten mezuak dituzten estanpatuekin. Gainera, kalitate handiko akabera dute, estanpatu garbiekin eta kolore biziekin..

Kotoi organikozkoa, kalitate handikoa. Neurriak: XS eta XL artean.

Sally Ride astronautaren kamiseta. Neurriak: XS eta XL artean.

Lorem Ipsum testudun kamiseta. Neurriak: XS eta XL artean.

Bi koloretan eta eskuz serigrafiatutako tote bag-a.