Betiereko burlatar polizia
Hamarkada luze bat bada babes ofizialeko etxe honetara bizitzera etorri ginela. Askotariko etxeak eraiki eta askotariko jendea bildu gara bertan auzokide. Lur zati hau lau udalerri direrentetan banatua da administrazioarentzat. Esan nahi dut bertako haurrek eta bisitak datorrenak ikusten ez dituen mugak badirela; udal polizia bakoitzaren eskumena non amaitzen den, hori da egunerokoan gauzarik nabarmenena.