Berde lima kolorea

Pantonek Lime Punch izena jarri zion 2022an berde lima koloreari. Urtebete lehenago, eta pandemia gogor batean ostean heldu ziren moda desfileetara kolore biziak. Barbie pelikularen ostean, eta arrosa koloreak moda mundua irentsi duen honetan, kolore hori aukera bat da, kale eta pasabideetan nagusi den arrosa koloreaz nekatuta zaudenerako.

Hiru proposamen

Moda-adituek hiru modu zehazten dituzte kolore berdeko jantziak erabiltzeko, hanka sartzeko arriskurik gabe. Alde batetik, look monokromatikoa erabiltzea aholkatzen dute. Kezka barik, jantzi goitik behera berdez. Beste alde batetik, erabili berdea, baina tonalitate ezberdinekin. Horrek aukera ematen du tonu ezberdinekin jolasteko, argienetik ilunenera, adibidez. Modu horretan ez dugu inoiz hutsik egingo. Azkenik, kolore neutroekin konbina daiteke: zuriak, kremak, grisak, beltzak eta marroiak.

Azal kolore guztietarako

Berde lima begietatik sartzen den edo muturreraino gorrotatzen den kolorea da. Intentsua denez, saturazio puntu bat ere sor dezake, baina, baditu aldeko arrazoiak ere: edozein azal koloreri mesede egiteko gai da, larru zurienetatik ilunenetara.

Horiarekin: Ondo eramateko, kamiseta eta poltsa horiarekin jantzi.
Osagarriekin apurtu: Ondo eramateko, sandalia eta poltsa arrosarekin.
Morearekin: Ondo eramateko, poltsa morearekin eta urre koloreko belarritakoekin
Kolore ilunak: Ondo eramateko, kamiseta ilunarekin, kontrastea egiteko.