Bele
Liher taldearen rock doinuetatik musika afroamerikarrera egin du jauzi Lide Hernando abeslari eta musikariak Bele proiektu berriarekin eta Zerua irabazi singlearek.
Nola sortu da Bele proiektua?
Bele proiektua musika afroamerikarrera –soula, rhythm and bluesa– itzultzeko eta Liher baino zerbait poperoagoa egiteko nire behar batetik sortu zen. Ideiaren hazia itxialdian sortu zen; 2020an, hain zuzen. Orduan Liherrentzako izango ziren abesti berrien sormen prozesuan hasi, eta, bat-batean, ohartu nintzen sortzen ari zitzaizkidan melodiak jatorri afroamerikarreko estiloetakoak zirela gehienak, baita lasaiagoak ere. Bizitzak bi urtez beste hainbat aferatan eduki ostean, 2023 hasieran jada ekin diot serio Bele proiektuari.
Liher eta Bele. Biak uztartzen jarraituko duzu?
Biak uztartuko ditut, baina fase ezberdinetan egongo dira beti. Momentu honetan, Liherren zuzenekoekin gabiltzan bitartean, Beleren sorkuntza prozesuan bete-betean murgilduta gaude. Bele proiektua zuzenekora eramateko unea iristen denean, Liherrekook deskantsua hartuko dugu; beraz, bi proiektuak ez dira momentu berean biran izango.
Zer ezberdintasun izango du Belek?
Zuzenekoez ari bagara, hasteko, musika ezberdina izateak zuzenean kontzertu ezberdina izatea ekarriko du. Banda bera ere ezberdina izango da, musikari ezberdinez osatua. Oraindik guztiz pentsatua ez dagoen arren, esango nuke Belek argi eta plano bisual aldetik potentzia handiagoa izango duela. Bestetik, proiektuaz orokorrean ari bagara, Belek singleen dinamika gehiago esplotatuko du Liherrek baino. Gogoa dut singleak apurka-apurka ateratzen joan eta publikoaren harrera zein den ikusteko, disko bat atera aurretik.
Dagoeneko kantu bat eta bideoklip bat kaleratu dituzu. Baduzu ezer gehiago prestatuta?
Gauza asko daude prestatuta: abestiak, bideoklip eta ikus-entzuneko ideiak, banda…
Bideokliparen ideia, kutsua, estiloa. Nola sortu duzue?
Bideoklipa zuzendu duen Nitya Lopezekin batera ideia zaparrada bat egin genuen. Nik dantza egin nahi nuen bideoklipean, eta kutsu elegantea eta bihurria nahastu nahi nituen. Kenzo lurrin markaren iragarki bat erakutsi nion erreferentzia bezala, Spike Jonzek zuzendutakoa. Bioi ikaragarri gustatzen zaigu bai zuzendaria baita spot hori ere. Handik abiatuta, Nityari bururatu zitzaion eskola batean bakarrik gelditzen den garbitzailearen istorioa.