Belarritako polimerikoak

Marka: Aiuma belarritakoak

Iraitz Arabaolaza Etxenagusia dago Aiuma markaren atzean. Arte Ederretan graduatua, ogibidez arte irakaslea eta aisialdian, besteak beste, sortzailea. Belarritakoak egiten ditu.

Pasta polimerikoa

Horiek egiteko pasta polimerikoa erabiltzen du. Plastilinaren antzeko testura duen materiala da eta sormenerako aukera handiak ematen ditu. Belarritakoei norberak nahi duen forma eta kolorea eman dakizkioke. Naturako formetan eta paisaietan oinarritzen da belarritakoak egiteko. Era berean, munduko hainbat txokotara bidaiatzeko aukera ematen dute.

Azoketan

Arabaolazari asko gustatzen zaio tailerreko lan isila. Haren txokoan sartu eta sormena lantzea. Baina, hortik harago, bezeroekin hartu-emana izatea ere atsegin du. Alegia, tailerreko isiltasunean sortutako belarritakoak artisau azoketan salgai ipintzen dituenean. Halakoetan eta sare sozialetan izaten ditu salgai produktuak.