Belarritako polimerikoak

Marka: BaRock

BaRock markaren atzean Esti Yuguero dago. Arkitektura ikasi zuen. Hiriak diseinatu nahi zituen, harik eta diseinu parametrikoa bere bizitzan gurutzatu zen arte. Orain, bitxiak diseinatzen ditu, eta haren ogibide eta pasio bihurtu da. Bitxiak diseinatzea haren hizkuntza bihurtu da: bitxiak barrokoak dira eta rocka dira.

3D-n marraztuta

Diseinu parametrikoarekin egiten ditu belarritakoak. Oinarrizko ideia 3D-n marrazten du, eta, gero, aldatu egiten du, harribitxi perfektura iritsi arte. Gainera, bitxigintza parametrikoak joko handia ematen du. Alde batetik, modu organikoan marrazteko aukera ematen du, naturak egingo lukeen bezala. Baina, batez ere, bitxi beraren bertsio asko egiten uzten dizkio Yuguerori. Webgunean dituen belarritako edo lepoko bakoitzak gutxienez hogei bertsio izan ditu.

Eskuz margotuta

Azken urratsa eskuz egiten du. Bitxi bakoitza banan-banan margotzen du. Pazientziaz eta mimoz. Tailerretik ateratzen den bitxi bakoitza bakarra da, ez ditu bi berdin-berdinak. Artisautzako gauzen xarma da, benetakoak. Azken urrats hori oso berezia da Yuguerorendako, bitxiek bertan hartzen baitute arima.