Belarritako esklusiboak

Marka: Kebora

Tania Azuetak diseinatzen eta sortzen ditu Kebora markako osagarriak. Bereziki belarritakoak egiten ditu. Hasi eta buka, artisau lana egiten du Azuetak. Pausu bakoitzari merezi duen denbora eskainiz. Hala, sorkuntza bakoitza berezia, originala, esklusiboa eta errepikaezina izaten da.

Buztin polimerikoa eta erretxina

Belarritakoak egiteko material iraunkorra, oso arina eta erosoa erabiltzen du. Batzuk buztin polimerikoz egiten ditu eta beste batzuk erretxinaz. Azken horietarako, lora naturalak erabili ohi ditu. Teknika bakoitzak bere lan prozesua du. Adibidez, buztin polimerikoa erabili aurretik, diseinuak pentsatu, masa moldatu eta kolore nahasketa egiten ditu.

Teknika zehatzagoa

Erretxinaren teknikak prozesu laburragoa eskatzen du, eta esku trebezia handiagoa. Teknika zehatzagoa da eta pazientzia handia eskatzen du. Belarritakoak eta lepokoak egin, eta sare sozialen bidez eta azokatan saltzen ditu. Baina, bezeroen beharretara egokitutakoak ere egiten ditu. Pertsonalizatuak, alegia.