Belaixe: Auzoko inpresio-estudioa
Bezeroen ideiei forma emateko Bermeoko lantegi sortzaile bat da Belaixe, gertutasunari eta kalitateari garrantzia ematen diona. Bertako arropa negozioekin eta hainbat arropa markarekin egiten dute lan.
ZERBITZU INTEGRALA
Diseinutik hasi, serigrafiaren bidez jantzi eta errotulazioarekin osatuz, bezeroen ideiatik azken produkturako bidea lantzen dute. Uniformeak, arropa-bildumak, kirol-markak, tokiko negozioak eta ibilgailuen errotulazioa dute eguneroko lanaren parte, sormen ukitu batekin.
SORKUNTZAK ERREALITATE BIHURTU
Diseinatzaile askorentzat ekoizpen-bazkide fidagarri dira. Elkarlan horretatik berrikuntza sortzen dela uste dute, eta, etorkizunera begira, gero eta marka gehiagorekin haztea dute helburu, eta baita komunitate sortzaileari bultzada ematea ere.

Eskuz egindakoak eta pertsonalizatuak

Bezeroen beharretara egokitutako serigrafia

Katilu, termo eta taza pertsonalizatuak
