Bazterretan

Nafarroako Anime Festibala izan genuen Iruñean abenduaren 15ean, 16an eta 17an, Yamaguchi plazako Golem aretoetan. Baina dena ez zen animea izan –alegia, marrazki bizidunetako zinema–. Zinematik hurbil, Yamaguchi parkeko Planetarioan, musika, tailerrak, erakusketak, mintzaldiak, telesailak eta japoniera eskolak ere izan genituen.