Bakarra eta errepikaezina

Marka: Hartara / Jone Olaberri

2017an sortu zen proiektua, eta, bitxigintzarekin hasi bazen ere, gaur egun oihalarekin lan egiten du Jone Olaberri artisau eibartarrak. “Hasieran, bitxiak egiten nituen, baina oihalgintzara salto egin nuen eta askotariko oihalak margotzen hasi nintzen orain dela pare bat urte”, kontatu du Jone Olaberrik.

Produktu esklusiboak

Bakarrak eta errepikaezinak dira Hartara proiektuko artisau sorkuntzak: “Eskuz egiten ditut eta sorkuntza bakoitza bakarra izaten saiatzen naiz beti. Oihalak hartu, patroiak sortu… Modu horretan askotariko osagarriak egiten ditut”. Hala, produktu bakoitzak diseinu bakarrekoak izatea duela xede nabarmendu du Olaberrik.

Arisautza sustatzeko

Hartara artisau proiektua artisauen lanari balioa emateko bide ere badela aitortu du Jone Olaberrik: “Egiteko beste modu batzuk eta artisau lana sustatzeko modua ere badela uste dut”.

Osagarraiak

Poltsak, motxilak eta arrakasta duten eta moda-modan dauden gerriko poltsak egiten ditu. Askotariko estanpatuak, koloreak eta oihalak erabiltzen ditu, gainera. Edozein outfit-ekin bikain uztartzen diren osagarriak ditugu Hartarako artisau lanak.

1. Motxilak: alderantzikagarriak dira; alde batetik beltzak eta bestetik koloredunak.
2. Poltsa: beltz dotorea; material bigungarriz egina. 
3. Gerriko poltsak: sorbaldan gurutzatuta nahiz gerrian jartzeko aproposak.
4. Betaurreko-zorroak: jasangarriak, arinak eta dibertigarriak diren zorrotxoak.
5. Diru-zorroak: eskuan nahiz gurutzatuta eraman daitezke. 
6.  Askotariko estanpatuak: osagarri guztiak askotariko kolore eta oihaletan eginda daude.