Babesleku eta arnasgune
Marka: Harizko
Maria Llamosas eta Udane Larrinaga gazteak daude Harizkoren atzean. Unibertsitatean elkar ezagutu, eta elkarrekin sortzen hasi ziren. Elkarrekin eta elkarrengandik egiten dute lan. Haien proiektu txiki eta apala da: babesleku noizbait eta arnasgune beste batzuetan.
Askotariko inspirazioak
Erritmo geldoari jarraiki egiten dute lan, zaratatik eta presiotik kanpo. Ez diote mugarik ipintzen euren imajinazioari. Sortzen duten guztia bakarra da, leku batetik zein bestetik jasotako inspirazioaren ondorioz. Bildumaz bilduma, emaitzekin esperimentatzen dute.
Instagrameko kontua
Instagramen duten kontua da Harizkoren erakusleiho. Bufandak, belarritakoak, toteak… dira Llamosasen eta Larrinagaren egungo sorkuntzak. Ez dute baztertzen beste produktu batzuekin hastea. Haien sormena eta gogoa izango dira noraino hel daitezkeen esango dutenak.



