Aztarna: Iraganetik sortutako identitatea
Tradizioetatik eta kultura batetik ulertutako sorkuntzaren atzean, Maitane Karasatorre bergararra dago. Beti sortu izan ditu beretzako lepokoak,poltsen uhalak eta osagarriak, eta hortik abiatu zen ideia.
Sortzen duen pieza bakoitza istorio baten parte da, identitatearen eta memoriaren inguruan eraikia. Ez dira apaingarri hutsak; istorio bat daramate, iraganaren eta orainaren arteko lotura sortuz.
MITOLOGIA FORMA BIHURTUTA
Gure lurrari eta gure arbasoei begiratu die inspirazioa bilatzerako orduan. Historia forma bihurtzea, gogora ekartzea eta egunerokotasunean eramateko moduan jartzea du proiektuak helburu, nortasunaren adierazpen bat izatea.

‘Akerbeltz’: zilar kolorekoa, indarra eta misterioa uztartzen ditu

‘Sorgin’: urre kolorekoa, botere eta askatasuna bateratzen ditu

