Aurrerantz soilik ibili daitekeen animalia

Eneritz Larrea

Egunsentiko lehenengo eguzki izpiak irteten hasteaz bat hondartza ertzetik agertu ziren aurreneko kanguru eta walabiak. Hasieran pauso geldoekin eta isiltasunean, hondartzan geundenoi adi-adi begira, hurbiltzen hasten ziren eguneko lehenengo mokadutxoak jatera. Aurrerantz soilik ibili daitekeen animalia da kangurua, horregatik aukeratu zuten australiarrek armarriko sinbolo gisa.