Aste honetako errezeta: Txokolatezko ‘mugcake’-a
OSAGAIAK
- Bi arrautza
- Legami zorro bat
- 170 mililitro esne
- Oliba olio koilarakada bat
- 100 gramo eritritol
- 130 gramo olo-irin
- 40 gramo kakao

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Osagai guztiak ontzi baten jarri eta ondo nahastu ore homogeneoa lortu arte.
2- Nahasketa katiluetan banatu.
3- Mikrouhin-labean sartu bi minutu eta erdiz, hozten utzi eta prest egongo da errezeta!