Aste honetako errezeta: Txokolate-moussea

OSAGAIAK
· Kalabaza
· Txokolatea
· Koko-esnea
· Garam Masala

· Kanela-hautsa

Apaintzeko:

· Pistatxoak
· Masustak


PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehendabizi, kalabaza prestatuko dugu. Behar dugun zatiari haziak kendu, zuritu, eta zatitxotan moztuko dugu, egosteko. Bitartean, txokolatea urtuko dugu mikrouhin-labean.

2.

Kalabaza eginda dagoenean, purea egingo dugu, fin-fin geratu arte.

3.

Jarraian, plater sakon batean osagai guztiak elkartuko ditugu: kalabaza-purea, txokolatea, koko-esnea eta kanela-hautsa. Kontuz eragingo dugu, guztia ondo elkartuta dagoela ikusi arte.

4.

Orduan, ontzitxoetara pasa eta hozkailuan utziko ditugu; gutxienez, lau orduz.

5.

Denbora pasata, hozkailutik atera eta apaindu egingo ditugu masustekin eta pistatxo zatitxoekin.