Aste honetako errezeta: Porru erreak urren saltsarekin
OSAGAIAK
● Bi porru● Lau berakatz ale
● Urrak
● Oliba olioa
● Gatza
● Ura

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Porruak ondo garbitu eta hamar zentimetro inguruko zatietan moztu. Ondoren, erditik ebaki.
2- Aire-frijigailurako ontzian jarri porruak eta berakatz aleak. Gehitu oliba olioa, gatza eta ura.
3- Sartu labean, eta eduki 180 gradutan, hamar minutuz.
4- Denbora igarota, berakatz aleak atera eta beste ontzi baten gorde, saltsa prestatzeko. Porruak, berriz, utzi beste 20 minutuz labean.
5- Berakatzak dauden ontzian gehitu urrak, oliba olioa eta ur apur bat; gero, guztia nahastu.
6- Zerbitzatu porruak eta bota, gainetik, egindako saltsa.