Aste honetako errezeta: Platano-izozki almendratua

OSAGAIAK
· Platanoa
· Txokolatea
· Koko-olioa

· Almendrak



PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, platanoa erditik ebakiko dugu, eta azala kendu. Gero, makilatxoa ipiniko diogu, izozki gisa. Laberako papera ipini plater batean, eta haren gainean jarri platanoak; hori izozkailura eramango dugu, gutxienez, 30 minutuz..

2.

Bitartean, txokolatea urtuko dugu. Horretarako, ipini edalontzi batean txokolatea txikituta eta koko-olioa. Mikrouhin-labean berotu, potentzia maximoan, 1-2 minutuz.

3.

Lehenengo, platanoa erditik ebakiko dugu, eta azala kendu. Gero, makilatxoa ipiniko diogu, izozki gisa. Laberako papera ipini plater batean, eta haren gainean jarri platanoak; hori izozkailura eramango dugu, gutxienez, 30 minutuz..

4.

Txokolatea urtzen den bitartean, aprobetxatu almendrak zatitxotan mozteko.

5.

Platanoa izozkailutik atera, txokolate urtuan sartu, guztiz estali arte, eta segidan, almendrak ipini gainetik. Pauso hori oso azkar egin behar da, platanoa hotz dagoenez txokolatea azkar gogortuko da eta.

6.

Gomendagarria da izozkia beste 5-10 minutuz izozkailuan sartzea, osagai guztiak ondo elkartuta daudela ziurtatzeko.