Aste honetako errezeta: PISTATXO-IZOZKIAK

OSAGAIAK
●100 gramo pistatxo

●200 gramo jogurt greko

●%85 kakaodun txokolatea

●Eztia


PLATERAREN PRESTAKETA

1- Pistatxoak birrindu, krema testura izan arte.

2- Jogurta eta eztia gehitu.

3- Lortutako ore homogeneoa –nahiko likidoa izango da– izozki moldeetan jarri makilatxoekin batera.

4- Izozkailura sartu, gutxienez lau orduz.

5- Moldetik atera eta txokolatearekin apaindu.

6- Berriro izozkailura sartu, ordu erdi, eta prest egongo da errezeta!