Aste honetako errezeta: Pistatxo eta masusta gorri turroia
OSAGAIAK
· %85eko txokolate tableta
· Hiru arroz-talotxo
· Pistatxoak
· Masusta gorriak
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Txokolatea zatitxotan apurtu eta mikrouhin-labean urtu bi minutuz (edo urtuta dagoela ikusi arte). Zatitxoak badaude, ondo nahastu, eta beroarekin guztia urtuko da..
2.
Bitartean, arroz-talotxoak txikitu. Txokolatea guztiz urtuta dagoenean, bertara gehitu eta ondo nahastu.
3.
Pistatxoak zuritu eta zati txikitxotan egin.
4.
Turroia muntatzeko, moldea prestatuko dugu esne brik batekin. Lehenengo, ondo garbitu urarekin. Labanarekin eta guraizeekin moztu eta ondo lehortu.
5.
Txokolate eta arroz-talotxo nahasketa gehitu; gero, gainetik pistatxo zatitxoak eta, azkenik, masusta gorriak (zatituta edo osorik, nahiago duzun bezala). Eta hozkailura eraman; gutxienez, bi ordu
6.
Behin gogortuta dagoenean, moldea zabaldu eta gozatu.