Aste honetako errezeta: Patata-wrapa
OSAGAIAK
· Patata
· Mozzarella-gazta
· Ahuakatea· Tomatea
· Cottage-gazta
· Kanonigoak
· Oliba-olioa
· Gatza, piperbeltza eta oreganoa –edo gustuko dituzun espeziak–

PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenengo, patata zuritu eta xafla fin-finetan moztu. Mandolinarekin erraz egiten da, baina, halakorik izan ezean, labanarekin, kontu handiarekin.
2.
Laberako paperaren gainean ipini patata-xerrak, bata bestearen gainean. Helburua da guztiak batera kozinatzea, eta, horrela, tortilla antzerako bat lortuko dugu. Patatak jarrita ditugunean, gehitu gatza, piperbeltza eta oreganoa –edo bestelako espezieak–. Eta gainetik mozzarella-gazta. Kozinatzeko air fryer-ean egin, 180 gradura, 8-10 minutuz –labean ere egin daiteke–.
3.
Eginda dagoenean, atera, buelta eman –gazta daukan zatia beherantz ipini– eta gustukoen dituzun osagaiekin bete. Baina erdi batean bakarrik ipini osagaiak, gero wrapa itxi ahal izateko. Nik neuk ipini dizkiot ahuakatea, tomatea, cottage-gazta eta kanonigoak.
4.
Osagairik gabe geratu den patata-wrap erdia gainetik ipini, eta gozatzeko prest.