Aste honetako errezeta: Patata habiak arrautzarekin
OSAGAIAK
- 600 gramo patata egosi.
- 60 gramo parmesano gazta.
- 3 arrautza.

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Patatak egosi eta azala kendu.
2- Zatitu eta txikitu purea izan arte.
3- Gehitu parmesano gazta eta gatz apur bat, eta nahastu.
4- Nahasketa hiru zatitan banatu eta habi formak egin.
5- Sartu aire-frijigailuan, 190 gradutan, hamar minutuz.
6- Atera, arrautzak gehitu eta aire-frijigailuan sartu, 180 gradutan, sei edo zortzi minutuz. Bukatzeko, zerbitzatu eta prest egongo da errezeta!