Aste honetako errezeta: OTARRAINXKA-BROXETAK MANGO-MAIONESAREKIN
OSAGAIAK
● 8 otarrainxka
● 3 arrautza
● Mango bat
● Arto-malutak● Olioa
● Gatza

PLATERAREN PRESTAKETA
Otarrainxka-broxetak prestatzeko:
- Otarrainxka pare bat ipini zotz bakoitzean.
- Arrautza bat irabiatu.
- Arto-malutak birrindu koilara baten laguntzarekin.
- Broxeta bakoitza arrautza irabiatutik pasatu eta, ondoren, arto-malutetan birrineztatu.
- Aire-frijigailuan sartu, 180 gradutan, lau minutuz.
Mango-maionesa prestatzeko:
- Mangoa zatitu eta ontzi batean jarri.
- Arrautza egosi bat eta erdi gehitu.
- Olioa eta gatza gehitu.
- Guztia ondo irabiatu, saltsa homogeneoa lortu arte.
Guztia batera zerbitzatu eta prest egongo da errezeta!