Aste honetako errezeta: PISTO FRANTSESA

OSAGAIAK
● Kalabazina
● Berenjena
● Tomateak
● 2 piper berde

● Tipula erdi
● 2 berakatz-ale

● Tomate birrindua

● Espeziak: ezkaia eta erromeroa


PLATERAREN PRESTAKETA

1. Saltsa prestatzeko:

Berakatza, tipula eta piper berdeak zuritu, zatitu eta erregosten jarri.

Tomate birrindua gehitu gero, eta sutan eduki 15 minutuz.

Irabiagailu elektronikoa erabili birrintzeko.

2. Saltsa egiten dagoen bitartean, zatitu barazkiak

3. Saltsa ontzi batean jarri, oinarri modura.

4. Gainean zatitutako barazkiak jarri, espiral bat osatuz.

5. Oliba-olio birjina eta espeziak gehitu, eta labean sartu 180 gradutan, 60 minutuz.

Hori eginda, prest egongo da errezeta!