Aste honetako errezeta: Olo-galletak
OSAGAIAK
· Platano xehatua
· Eztia, agabea edo bestelako gozagarri bat
· Kakahuete-krema· Olo-maluta txikiak
· Gatza –aukerakoa–
· Txokolatezko txipak –aukerakoa–
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Labea aurrez berotu. Katilu ertain batean gehitu platano xehatua, kakahuete-krema, gozagarria eta gatza; eta ondo nahastu. Gehitu olo-malutak, eta berriro nahastu, guztia ondo batuta egon arte.
2.
Galleta-orearekin bola txikiak egin; horretarako, erabili esku garbiak edo bi koilara galleta-oreari galleta forma eman eta lisatzeko. Horien gainean txokolatezko txipak ipini –nahi izanez gero–. Txokolate mota bakarra erabil dezakezu edo, nik bezala, ezberdinekin jolastu.
3.
Labean kozinatu tenperatura ertainean 15-20 minutuz. Egokiena da galletak egiten ari diren bitartean kontrolatzen joatea, askorik txigortu ez daitezen.
4.
Oharra: Labetik ateratzerakoan bigun egon daitezke oraindik. Atera plater edo gainazal hotz batera, eta galletak hozten direnean gogorxeago egongo dira.