Aste honetako errezeta: Ogi txigortu frantsesa ‘topping’-ekin

OSAGAIAK
· Moldeko ogia, xerra bat
· Garbantzu-irina
· Ura

· Edari begetala edo esnea

· Koko-jogurta

· Ahabiak

· Fruitu lehorrak

· Kanela-hautsa



PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, ogia bustitzeko nahasketa prestatuko dugu. Horretarako, hauek nahastu behar dira: garbantzu-irina, ura eta edari begetala –nik almendra-edaria erabili dut–. Nahi izanez gero, horren ordez arrautza bat eta basokada bat edari-begetal edo esne erabil dezakezu.

2.

Ogi-xerra nahasketan ondo busti eta zartaginean kozinatu bi aldeetatik olio pixka batekin.

3.

Eginda dagoenean, platerera atera, eta topping-ak jartzeko unea da. Nik hauek aukeratu ditut: koko-jogurta, ahabiak, fruitu lehorrak eta kanela-hautsa.