Aste honetako errezeta: Marrubinolak

OSAGAIAK
· Marrubiak
· Datilak
· Agar-agarra


PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehendabizi, datilak ur berotan utziko ditugu beratzen. Bigun daitezen. Bitartean, marrubiak mimo handiz garbituko ditugu. Eta, jarraian, laurdenetan moztu.

2.

Guztiak irabiagailuaren ontzian daudenean, datilak gehituko ditugu, ur eta guzti. Eta ondo irabiatu, guztia fin-fin geratu arte.

3.

Ondoren, berotzen ipiniko dugu burruntzi batean. Eta orduantxe, ur edalontzi batean agar-agarra nahastu eta marrubiei gehitu. Bi minutuz irakin dezala, bueltak ematen geratu gabe.

4.

Moldeetan banatzeko, pastelgintzako mahuka batera pasa eta ondo banatu. Pauso hori azkar egin behar da, nahasketa azkar solidotzen delako.

5.

Hozkailuan sartu bi orduz. Gero, moldeetatik atera, eta disfrutatzeko prest.