Aste honetako errezeta: Dalgona kafea
OSAGAIAK
· Kafe disolbagarria
· Ur irakina
· Azukrea
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Gaur, Dalgona kafea prestatuko dugu; udarako edari bikaina. Horretarako, hiru osagai baino ez ditugu behar. Guztiak kantitate berean. Nik launaka egitea erabaki dut.
2.
Irabiatzeko ontzian ipini ditugu lau koilarakada kafe disolbagarri, lau koilarakada azukre eta lau koilarakada ur irakin.
3.
Hagatxo elektrikoekin nahastuko dugu. Minututxo batzuez arituko gara, kolorea argitu eta krema testura lortu arte.
4.
Aurkezpenerako, edalontzi batean izotza ipini eta esnea edo edari begetal hotza gehitu.
5.
Gainean Dalgona kafea ipini, eta gozatzeko prest.