Aste honetako errezeta: Mango-izozki bixia

OSAGAIAK
· Mangoa
· Tajin-hauts saltsa –edo beste pikante-hauts bat–
· Ura

· Barkilloa, apaintzeko



PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, mangoa laukitxoetan ebakiko dugu. Zati horiek izozkailura eramango ditugu.

2.

Zortzi orduren buruan, mango izoztu zatitxoak irabiagailuan ipiniko ditugu, ur pixka batekin. Ura gehitzen joan zaitezke, gustuko duzun testura lortu arte.

3.

Krematsu dagoenean, prest izango duzu kristalezko ontzi batera pasatzeko. Orduan, tajin-hautsa gehitu –edo bestelako pikante-hautsen bat–. Ondo nahastu, pikantea ondo sakabanatzeko.

4.

Ondoren, barkilloak prestatu, dekoratzeko. Erditik moztu, hirukiak lortu arte.

5.

Hori egin ondoren, izozkia zerbitzatzeko ontzi batean bi koilarakada izozki ipini, barkilloa gehitu, eta gozatzeko prest.

6.

Nahi izanez gero, txokolatea, fruitu lehorrak edo bestelakoak gehi ditzakezu, zure gustuen arabera.