Aste honetako errezeta: Lotus-tartatxoa

OSAGAIAK
· Lotus-galletak
· Koko-olioa
· Gazta-krema

· Lotus-krema


PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo pausoa galletak txiki-txiki egitea da; kafe-errota batekin egin dezakezu hori, edo mortero batekin. Birrinduta daudenean, gorde.

2.

Jarraian, koko-olioa urtu. Mikrouhin-labean 30-40 segundoan prest egongo da. Hori daukazunean, galletei gehitu eta ondo nahastu, hori izango baita tartaren oinarria.

3.

Forma emateko, platerean jartzeko molde bat erabili dut nik, baina bestelako molderen bat ere erabil dezakezu; esaterako, silikonazko moldeak, barrutik film-papera ipinita, erraz atera ahal izateko. Behin moldea prest dagoenean, oinarria ipini eta hozkailura eraman, krema prestatzen dugun bitartean.