Aste honetako errezeta: Erremolatxa-Hummusa

OSAGAIAK
● Garbantzu egosiak → 200 g
● Erremolatxa egosia → 200 g
● Limoi erdiren zukua
● Tahinia (sesamo-krema) → 2 koilarakada
● Baratxuri-ale bat
● Oliba-olio birjina
● _Gatza
● Azenarioak → 5 (baina nahi beste jarri daitezke)
● Liho-haziak


PLATERAREN PRESTAKETA

  1. Lehenik eta behin, garbantzuak ondo garbitu eta irabiagailuaren
    ontzian jarriko ditugu.
  2. Ondoren, beste osagai guztiak gehitu eta irabiatu, testura krematsu
    eta trinkoa lortu arte.
  3. Azenarioak zuritu eta makilatxo forman moztu.
  4. Hummusa ontzi batera pasa, olio pixka bat eta liho-haziak gehitu, eta
    prest dugu azenario-makilatxoekin dastatzeko!