Aste honetako errezeta: Krispeta gozoak
OSAGAIAK
· Krispetak egiteko arto-aleak
· Txokolate zuria
· Koko-olioa· Oreo motako galletak

PLATERAREN PRESTAKETA
1. Lehenengo, galletak txiki-txiki egingo ditugu. Horretako, plastikozko poltsa batean sartu eta arrabola batekin gogotsu zanpatu, zatitxoak egin arte. Hori egindakoan, gerorako gorde.
2. Ondoren, txokolatea urtu behar da. Txokolate zuria mikrouhin-laberako aproposa den katilu batean ipini, koko-olioa gehitu eta mikrouhin-labean berotu potentziarik handienean, gutxi gorabehera, minutu batez. Hori egindakoan, ondo nahastu, eta hori ere, momentuz, aparte utzi.
3. Azkenik, krispetak prestatzea falta da. Arto-aleak paperezko poltsa batean ipini eta zelo zatitxo batekin itxi. Horiek ere mikrouhin-labean kozinatu. Kopuruaren arabera, minutu eta erdi edo bi minutu inguru beharko dira; zarataren arabera jakingo duzu: krispeta zaratarik entzuten ez duzunean, orduantxe daude guztiak eginak.