Aste honetako errezeta: Kalabazadun edalontzitxoa
OSAGAIAK
· Lotus gailletak
· Kalabaza purea kanelarekin
· Koko-jogurta
· %85eko txokolatea
· Gatza
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenengo, kalabaza zuritu eta laukitxoetan moztu. Mikrouhin laberako egokia den ontzi batean ipini, kanela-hautsa eta ur-zorrotada bat gehitu eta potentzia maximoan prestatu, bost minutuz.
2.
Behin kozinatuta, irabiagailuarekin krema egin, eta oso sendo geratzen bada, ur pixka bat gehiago gehitu. Momentuz, krema hau hozten utziko dugu.
3.
Galletak txikituko ditugu jarraian. 4-5ekin nahikoa da. Plastikozko poltsatxo batean sartu eta arrabola batekin kolpatu, txikitu arte.
4.
Guztia muntatzeko, lehengo edalontziaren beheko aldean gaileta txikituak ipini, gainean kalabaza krema gehitu, eta, azkenik, koko-jogurta.
5.
Azken pausorako, txokolatea urtu behar da. Mikrouhin-labean minutu pare batean prest egongo da.
6.
Guztiz urtuta dagoenean, jogurtaren gainetik ipini azken geruza sortzeko, modu homogeneoan; eta oraindik bero dagoenean gatza gainazal osoan banatu.
7.
Hozten utzi pixka batean, eta gero hozkailura eraman txokolatea guztiz gogortu arte.