Aste honetako errezeta: GRANOLA

OSAGAIAK
●Oloa

●Intxaurrak

● Hurrak

● Kalabaza- eta ekilore-pipak

● Arrautza baten zuringoa

● Kakahuete-krema


PLATERAREN PRESTAKETA

1 Ontzi batean oloa jarri. Fruitu lehorrak txikitu eta gehitu gainontzeko osagai lehorrekin batera.

2 Beste ontzi batean, arrautza-zuringoa eta kakahuete-krema nahastu.

3 Nahasketa hori osagai lehorrei bota eta nahastu guztia, umeldu arte.

4 Labeko erretilu batean zabaldu, kapa fin bat eginda; gero, labean sartu 180 gradutan 15 minutuz.

5 Labetik atera eta mugitu. Oso solte badago, gehitu oliba olio apur bat eta berriro nahastu.

6 Berriro ere kapa fin batean zabaldu eta sartu labean 10 minutuz. Hori egindakoan, prest egongo da errezeta!