Aste honetako errezeta: GAZTA-TARTA
OSAGAIAK
● 200 gramo gazta-krema edo gazta fresko irabiatu● 150 gramo jogurt natural
● 2 arrautza
● 30 gramo olo-irin
● 40 gramo ezti
●Laranja-arraspa
●Banilla-esentzia
●Aukerakoa: fruitu gorrien marmelada, gehigarri moduan

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Gazta-krema eta jogurt naturala nahastu, testura krematsua hartu arte.
2- Gehitu arrautzak, irina, eztia, laranja-arraspa eta banilla-esentzia, ondo nahastuta.
3- Lortutako ore homogeneoa –nahiko likidoa izango da– izozki moldeetan jarri makilatxoekin batera.
4- Erabili beharreko moldea koipeztatu, nahasketa hor jarri eta aire-frijigailuan sartu, 200 gradutan, 15-20 minutuz. Gero, hozten utzi molde barruan eta izozkailuan sartu, gutxienez, ordubetez.
5- Zerbitzatu gehigarriekin eta prest egongo da errezeta!