Aste honetako errezeta: ‘GALLETE’ GAZIA

OSAGAIAK
● Gari-irinezko tortilla integrala
● Emmental-gazta
● Ahuntz-gazta
● Mozzarela-gazta
● Tomatea
● Kanonigoak

● Indiolar-bularkia

●Arrautza


PLATERAREN PRESTAKETA

1. Gari-irinezko tortillaren albo bakoitzean emmental-gazta jarri eta zotzekin lotuta utzi, karratu bat egin arte.

2. Gainontzeko osagaiak ezarri ordena honetan: tomatea, ahuntz-gazta, kanonigoak, indioilar-bularkia, arrautza eta mozzarela-gazta.

3. Gallete-a beteta dagoenean, aire-frijigailuan edo labean sartu, 10 minutuz, 180 gradutan, eta prest egongo da errezeta.