Aste honetako errezeta: Fruitu gorrien izozkia
OSAGAIAK
- 300 gramo fruitu gorri izoztu
- 125 gramo gazta fresko irabiatu
- Eztia (aukeran)
- Lima edo limoi erdi baten zukua (aukeran)

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Osagai guztiak irabiagailuan jarri eta nahastu, guztia homogeneo bihurtu arte.
2- Gehitu, gustuko gehigarri edo fruta zatiak.
3- Zerbitzatu eta gozatu errezetaz!