Aste honetako errezeta: Etxean egindako granola
OSAGAIAK
· Koko olioa
· Oloa
· Hurrak
· Intxaurrak· Kalabaza-haziak
· Ekilore-haziak
· Sesamo-haziak
· Mahaspasak· Kakao purua
· Jenjibre-hautsa
· Intxaur muskatuaren hautsa
· Kanaberaren azukre-zukua· Soja- edo koko-jogurta
· Masusta gorriak
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenengo, zartagina sutan jarri, koko-olioa gehitu, eta, urtzen denean, osagaiak gehitzen joango gara. Garrantzitsua da une oro nahasten ibiltzea, gure granola erre ez dadin.
2.
Oloa ipini eta nahastu, xigortzen hasten dela ikusi arte. Orduantxe, fruitu lehorrak gehitu: hurrak, kalabaza-haziak, ekilore-haziak eta intxaurra. Eta nahastu.
3.
Jarraian, hauts osagaiak gehitu: kakao purua, jengibre-hautsa, kanela-hautsa eta intxaur muskatuaren hautsa. Eta berriz nahastu.
4.
Ondoren, sesamo-haziak eta mahaspasak gehitu; eta, itxaron gabe, kanaberaren azukre-zukua gehitu.
5.
Horrela, granola prest izango dugu: orain, jogurt-bola prestatzea falta da.
6.
Bol batean jogurta ipini, alde batean egin berri dugun etxeko granola, eta, azkenik, masusta gorri batzuk.