Aste honetako errezeta: Erremolatxa-krema
OSAGAIAK
· Erremolatxa
· Jengibrea
· Oliba-olioa
· Gatza
· Jogurta
· Sagar bat
· Kalabaza-haziak
· Ekilore-haziak
· Koko-chip-ak
· Kalamu-haziak
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenengo, jengibre zatitxoa zuritu eta zati txikitxotan moztu. Erremolatxari hostoak kendu eta horiek uretan garbitu. Bitartean, erremolatxak zuritu eta txikitu; eta erremolatxa hostoak zatitu.
2.
Jarraian, lapiko batean, olio apur batekin jengibrea bigundu, erremolatxa gehitu eta sueztitu. Gero erremolatxa-hostoak gehitu eta buelta pare bat gehiago eman. Urez estali bi zentimetro inguru gainditu arte, gatza gehitu eta 20 minutuz egosi .
3.
Egosi ondoren, barazkiak eskuzko irabiagailura eraman, gehitu jogurt bat eta zatietan moztutako sagar bat (bi izan daitezela sagarrak txikiak badira). Txikitu gustuko duzun testura lortu arte (gehitzen diozun salda edo ur kantitatearen arabera izango da hori).
4.
Platerean jarri nahi dituzun osagaiak gehi diezazkiokezu. Oraingoan, koko-chip-ak, kalabaza-haziak, ekilore-haziak eta kalamu-haziak gehitu dizkiot.