Aste honetako errezeta: CRACKERRAKA
OSAGAIAK
● Txia-haziak (basokada bat)
● Ekilore-haziak (basokada bat)
● Kalabaza-haziak (basokada bat)
● Liho-hazi birrinduak (4 koilarakada)
● Proventzako belarrak (koilarakada txiki bat)
● Gatza (koilarakada txiki bat)

PLATERAREN PRESTAKETA
1. Hazi guztiak katilu batean jarri eta nahastu. Ondoren, gainontzeko osagaiak gehitu eta berriro nahastu.
2. Basokada bat ur bero gehitu eta guztia ondo irabiatu, ore bat egin arte; 15 minutuz jalkitzen utzi.
3. Gero, labeko erretilu batean jarri eta ondo zapaldu, geruza fin bat lortu arte.
4. Labanarekin zatiak markatu.
5. Labean sartu, 30-40 minutuz, 180 gradutan.
6. Zatiak egin, eta prest dituzu crackerrak jogurtarekin nahastu ahal izateko!