Aste honetako errezeta: Dilista gorrien hummusa
OSAGAIAK
· Disita gorriak
· Limoia
· Oliba-olioa
· Tahinia
· Kumino birrindua
· Kumino-haziak
· Kalabaza-haziak
· Piperbeltza
· Gatza
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenik eta behin, dilistak beratzen utzi, gutxienez, 4 orduz. Beratu ondoren, ur hori kendu, kazola batean dilistak ipini, urez estali eta 20 minutuz egosi.
2.
Dilistak egosita daudenean, hummusa egiteko osagai guztiak nahastu behar dira irabiagailuan: dilistak (400 g behin egosita), limoi baten zukua, oliba olioa, bi koilarakada tahini, koilarakada bat gatz, beste bat kumino birrinduarekin, eta beste bat kumino-haziekin.
3.
Guztia irabiatu, eta listo. Apaintzeko, piperbeltza eta txorrotadatxo bat oliba-olio gehitu daitezke; eta ogi zatitxoekin edo barazki zati gordinekin lagundu.