Aste honetako errezeta: Dilista gorriak ‘Dahl’ erara

OSAGAIAK

  • 500 gramo dilista gorri
  • Bi tipulin
  • Berakatz ale bat
  • Kontserbako tomate naturala
  • 400 mililitro barazki salda
  • 400 mililitro koko-esne
  • Espeziak: curry-a, kuminoa eta perrexila
  • Oliba olioa


PLATERAREN PRESTAKETA

1- Kazola batean, oliba olioa berotu eta jarri txikitutako tipulina eta berakatza hor, bigundu arte.

2- Gehitu espeziak eta nahastu. Ondoren, gehitu tomatea eta utzi egosten.

3- Gehitu dilista gorriak eta estali barazki saldarekin.

4- Egosi, su baxuan, 20 minutuz, dilistak biguntzen hasi arte.

5- Gehitu koko-esnea eta egosi bost minutuz.

6- Zerbitzatu aurretik, tipulinaren hosto berdea txikitu eta gainetik bota.