Aste honetako errezeta: Bretainiako gallete faltsuak

OSAGAIAK
· Arroz-olatak
· Garbantzu-irina
· Ura

· Mozzarella-gazta

· Gari-zainzuriak

· Tomatetxoak

· Gatza

· Organoa


PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, garbantzu-irina eta ura nahastu, arrautza irabiatu itxura izan arte –edo, nahiago baduzu, arrautza erabil dezakezu–.

2.

Jarraian, arroz-olatak banan-banan aurreko nahasketan ondo busti, bi aldeetatik, eta bata bestearen gainean ipini laberako paperaren gainean.

3.

Ondoren, olaten erdialdean, lauki bat balitz bezala, gehitu mozzarella-gazta, gainetik gari-zainzurien puntak eta, azkenik, tomatetxoak erditik moztuta.  Ez ahaztu gatz pixka bat eta oreganoa gehitzea. Hori egindakoan, lau ertzak barrurantz sartuko ditugu, eta gehitu ditugun osagaiak agerian utzi.

4.

Bretainiako galette forma duenean, air fryer-ean kozinatuko dugu, 200 gradura, hamar minutuz –zaindu, arroz-olatak erre ez daitezen–.

5.

Kurruskari dagoenean plater batera eraman, eta gozatzeko prest.