Aste honetako errezeta: BERENJENAZKO PIZZA TXIKIAK
OSAGAIAK
● Berenjena bat●Tomate-saltsa
● Mozzarella-gazta
● Cherry tomateak
● Urdaiazpikoa
● Espezieak: albahaka eta oreganoa
● Oliba-olio birjina estra
●Gatza eta pipermina

PLATERAREN PRESTAKETA
1 Berenjena garbitu eta zentimetro bateko xerratan moztu.
2 Oliba-olio birjina estra, gatza eta pipermina gehitu eta labean sartu, 200 gradutan, 12-15 minutuz.
3 Pizza txikiak muntatu: lehenik, tomate-saltsa jarri; ondoren, mozzarella-gazta gehitu; gero, urdaiazpikoa eta Cherry tomateak jarri; eta, azkenik, mozzarella-gazta eta espezieak gehitu.
4 Labean sartu 5-7 minutuz, gazta urtu arte. Ostean, zerbitzatu!