Aste honetako errezeta: BATATA JOGURT-SALTSAREKIN

OSAGAIAK
● Batata bat edo bi

●Jogurt greko bat

● Limoi bat

● Oliba-olio birjina estra

● Mahaspasak

● Espeziak: baratxuri hautsa eta gazta


PLATERAREN PRESTAKETA

1. Batata xerratan ebaki, zentimetro erdiko lodieradunak.

2. Ontzi baten jarri eta gehitu oliba-olio birjina estra, gatza, baratxuri-hautsa eta limoi erdiren zukua, eta guztia nahastu.

3. Aire-frijigailuan edo labean sartu, 180 gradutan, 20 minutuz.

4. Batata kozinatzen ari den bitartean, jogurt-saltsa prestatu jogurta eta limoi zukua nahastuta.

5. Batata prest dagoenean, jarri jogurt-saltsa oinarri moduan, gehitu gainean batata errea eta apaindu mahaspasekin.