Aste honetako errezeta: Batata betea

OSAGAIAK

  • Batata bat
  • Oilasko bularkia
  • Cottage gazta
  • Cherry tomateak
  • Oliba-olio birjina estra
  • Espezieak: berakatz hautsa, gatza, piperbeltza…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


PLATERAREN PRESTAKETA

1- Batata erre: garbitu, erditik moztu, sardexka batekin hainbat zulo egin, eta sartu aire-frijigailuan, 180 gradutan, 35 eta 45 minutu artean.

2- Oilaskoa prestatu: kubo txikitan moztu, eta zartagin baten prestatu, olioarekin eta espezieekin. Ondoren, gehitu cherry tomateak, eta utzi su baxuan, 5 minutuz, egosten.

3- Atera batatak aire-frijigailutik, eta zanpatu barrualdea, sardexka baten laguntzaz.

4- Bete batatak oilaskoarekin, cherry tomateekin eta gaztarekin.

5- Sartu, berriz, aire-frijigailuan, 3 eta 5 minutu artean, eta prest izango duzu errezeta!