Aste honetako errezeta: Banana-sushia
OSAGAIAK
· Tortilla bat
· Lotus krema
· Banana· Txokolate beltza
· Txokolate zuria
· Koko-olioa
· Sesamo haziak
PLATERAREN PRESTAKETA
1.
Lehenengo eta behin, Lotus krema mikrouhin-labean urtu; minututxo batekin nahikoa da. Jarraian, tortilla osoan zehar banatu, homogeneo gera dadin. Ertz batean banana ipini eta biribilkatu.
2.
Bitartean, ontzi batean gehitu txokolate beltza eta koko-olioa, eta mikrouhin-labean urtu –aukeran, hobe da denbora gutxi jartzea eta, beharraren arabera, denbora gehitzea, erre ez dadin–.
3.
Behin txokolate beltza urtuta, tortillaren gainetik banatu, guztia txokolatez ondo estalita dagoela ziurtatu arte, eta, azkar-azkar, txokolatea gogortu aurretik, sesamo-haziak gainetik banatu.
4.
Erruloa prest dagoenean, hozkailura edo izozkailura eramango dugu, hoztu dadin eta txokolatea eta Lotus krema gogor daitezen. Gogortzen den bitartean, sushia busti eta saltsa prestatu; horretarako, txokolate zuria eta koko-olioa erretilu batean ipini eta, txokolate beltzarekin egin bezalaxe, mikrouhin-labean urtu.
5.
Erruloa hozkailutik atera eta zentimetro bateko zatitxoetan moztuko dugu. Azkenerako, platerean jartzea baino ez da geratzen: plater zapal eta zabal batean saltsa ipini, banana-sushi zatitxoak banatu eta zotzak ipini plateraren izkina batean, sushia behar bezala jateko.