Aste honetako errezeta: AZENARIO-DONUTSAK

OSAGAIAK
● 150 g azenario
● 2 arrautza
● 50 g datil
● 40 g olo-irin
● 8 g legami-hauts
● Jogurta


PLATERAREN PRESTAKETA

1.Azenarioak zuritu, garbitu eta zatitu.

2. Osagai guztiak irabiagailuan jarri eta nahastu.

3. Orea donuts formako moldean jarri eta labean sartu, 180 gradutan, 20 edo 25 minutuz.

4. Hozten utzi, jogurtean busti, eta prest egongo da errezeta!