Aste honetako errezeta: Artobeltz ogia
OSAGAIAK
- 500 gramo artobeltz ale
- Ura
- Gatza
- 25 gramo legami lehor

PLATERAREN PRESTAKETA
1- Aurrez garbitutako artobeltz aleak uretan utzi, gutxienez, zortzi orduz (gau guztia, gutxi gora behera).
2- Hurrengo egunean, ura kendu eta artobeltz aleak irabiagailuan sartu.
3- Birrindu, eta, ondoren, gehitu gatz apur bat, 200 ml ur eta legami lehorra. Nahastu guztia ore homogeneoa lortu arte.
4- Orea ontzi baten jarri, estali eta utzi leku epel baten 45-60 minutuz. Gero, molde baten jarri eta gehigarriak bota (kasu honetan, ekilore eta kalabaza haziak).
5- Sartu labean 180 edo 190 gradutan, 60 minutuz. Gero, atera moldetik eta utzi erabat hozten, testura ondo finkatzeko.