Aste honetako errezeta: Arroza soja-hegal broxetatxoekin

OSAGAIAK
· Arroza
· Soja-hegalak
· Cherry tomateak
· Garam Masala

· Proventzako belarrak

Saltsarako:

· Kakahuete-krema
· Soja-saltsa

· Arroz-ozpina

· Azukre-kanaberaren zuku kontzentratua

· Jengibre-hautsa

· Wasabi-pasta

· Ura


PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, arroza prestatuko dugu. Arroza garbitu, ura irakiten ipini, garbitutako arroza gehitu, gatz pixka bat bota eta egosi.

2.

Soja-hegalak prestatzeko, lehendabizi, hamar minutuz egosiko ditugu. Gero, zartagin batean olio pixka batekin erregosi eta espeziak gehitu. Garam Masala eta Proventzako belarrak ipini.

3.

Saltsa prestatzeko, pote batean hauek nahastu: kakahuete-krema, soja-saltsa, arroz-ozpina, azukre-kanaberaren zuku kontzentratua, jengibre-hautsa, wasabi-pasta eta ura. Ondo eragin, osagai guztiak nahasteko, eta gerorako gorde.

4.

Jarraian, platerean jarriko dugu. Plater sakon batean arroza ipini, eta broxetak muntatu. Halako bakoitzean bi soja-hegal zatitxo sartu, tartekatu Cherry tomate bat, eta errepikatu nahi beste aldiz.

5.

Broxetak platerean ipini, kakahuete-saltsa arrozari gehitu… eta gozatzeko prest.