Artea museo barruan edota kanpoan

Aurtengo udan Munichen nengoela, museo batzuk ikustera joan nintzen. Baina bi museoren artean artelan batzuk zeuden. Horien artean, rap dantzari batzuk zeuden. Egoera horrek hainbat galdera iradoki zizkidan: Zer da artea? Non gordetzen da? Nork dauka eskumena artea zer den esateko? Sarritan, artelan baten atzetik dagoen lana aintzat hartzen jakin arren, badakigu balio berezi bat daukala; baina nola dakigu hori?


